Hilerria. Udal hilerria zaindu eta kontserbatzeko araudia 1879. Gorpuzkinen lurperatze eta lurpetik ateratzeen komunikazioak. 1896ko araudia. Hilobiratzeen inguruko arauak. Eskritura: Concepción Elizaranen lur eremuaren salmenta udaletxeari hilerri berria eraikitzeko. 1918an onartutako araudia. Hilerri zaharreko lurra besterentzea eta bertako gorpuzkinen lekualdatzearen espedientea.
Lezoko Santo Kristoren irudia, gerra garaiko gehiegikerietatik babesteko, Aranon (1837) eta Azkoitian (1839) egondako denboraldien inguruko dokumentazioa
Udaletxea eta Nafarroako erregeordetzaren arteko harremanak Unibertsitatea haren menpe egon zen garaian eta Hondarribia eta Gipuzkoako beste lurralde batzuk eskumen hartatik bereiztu zirenekoak
Estatuaren zergei buruzko dokumentazioa: urrezko edo zilarrezko bitxien borondatezko dohaintzen harpidetzak, interesik gabeko mailegu patriotikoa, zedula pertsonalak...