Pasa den urtean Oiartzunen egin ostean, aurten Lezon ospatu dute Irrien Lagunak Oarsoaldean ekimenak bultzaturiko Irrimeria Jaia. Bertan, Lezo, Errenteria-Orereta, Oiartzun eta Pasaiako haur zein helduek euskarazko aisialdiaren aldarria egin dute. Musika, dantza, entzierroa eta bazkaria izan dira.